Arlo pedagogikoa

Gure izaerak markatzen duen ikusmirarekin koherente izateko, Ikastolen Elkarteak bultzatutako haiinbat proiektu berritzailetan murgilduta gaude. Hona hemen gure proiektuaren azalpen labur bat:

 

URTXINTXA

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da: gaitasunen garapenean oinarriturik dago, ikaskuntza esanguratsua hartzen du kontuan, aniztasuna errespetatzen da, balio eta jarrerei garrantzi handia ematen...

Euskal Herri osorako egina da: jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz hazteko proposamena da.

 

 

TXANELA

Ikastolen Elkarteak sortutako proiektu honek Urtxintxaren ildo beretik jarraitzen du, hau da, arloen globalizazioan oinarriturik, euskara, ingurumena, plastika, baloreen lanketa, musika... era bateratuan lantzen ditu eta dagoeneko Abusu Ikastolan Lehen Hezkuntza osoan daramagu aurrera.

 

 

ELEANITZ

Eleanitz proiektua gure ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien planteamendu bateratzailea da.

Proiektu honek ingelesaren irakaskuntza goiztiarra bideratzen du. Egoera komunikatiboetan oinarriturik, ahozko zein idatzizko hizkuntza formalera gerturatzen da.

Gure ikastolan bere osotasunean aplikatzen dugu proiektua, HH4tik DBH4ra eta gainera, hirugarren ikasturtea da DBH3n Gizarte ikasgaia ingelesez ematen dela eta bigarren DBH4ko ikasleen kasua.

 

 

EUSKARAZ BIZI

Euskaraz Bizi proiektuaren helburua euskararen erabilpena bultzatzea da, ez bakarrik eskola-jardueretan, baizik eta bizitzaren egoera guztietan ere. Argitxo iratxo magikoaren laguntzarekin umeen motibazioa lantzen da, pertsonaia ezin hobea delarik ezarritako helburuak lortzeko. Ikasturtean zehar hainbat kanpaina eta ekintza egiten dira hau sustatzeko.

Honekin lotuta, Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak ere integralean bildu eta eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna den HIZPRO proiektua abiarazi genuen iaz eta aurten ere horretan murgilduko gara.

 

IKT (Informazio eta Komunikaziorako Teknologia)

Ikasle guztiek baliabide teknologikoak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera dute, gaur egungo gizarteak eskatzen dituen beharretara egokitzeko.

Era berean, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan, orokorrean, aukera handiak eskaintzen dituzten tresna hauek gero eta gehiago erabiltzea da gure erronka eta hori programa desberdinekin daramagu aurrera. Horien artean IKASYS programa dugu aurtengo berrikuntzetako bat eta LHko hirugarren zikloan da martxan, iaz ezarri genuan Txanela IKTrekin eremu zabalagoan jarraituz.

 

 

HEZIKETA BEREZIA

Pedagogia Terapeutikoko irakasleek burutzen dute eta honen eginkizuna, ikasturtean zehar, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen jarraipen eta koordinazio lana egitea da. Horretarako, ikasleei, banan-banan, talde  txikian edo ohiko taldean lantzeko beraien programan zehaztutako gaietan laguntzen zaie.

Ikasleari buruzko  informazio osoena izateko eta bere prozesuaren jarraipena egiteko, tutore, eta gainontzeko irakasleekin batera lan egiten da. Horretaz aparte, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan laguntza ematen da.

 

ORIENTAZIO ZERBITZUA

2006-2007 ikasturtean jarri zen martxan zerbitzu hau Abusu Ikastolan, ikasleen hezkuntza prozesuari ahalik eta arreta egokiena eskaintzeko.

Zerbitzu honek 5 funtzio ditu:

  • Irakasle tutoreari zailtasunak dituzten ikaslearen banakako egoera integrala ebaluatzen laguntzea bere beharretan oinarrituz, prozesua era egokian bideratzeko.
  • Ikastolako profesionalei, hezkuntza premia bereziak izan ditzaketen ikasleak identifikatzen laguntzea.
  • HH5etik LHra pasatzerakoan, eduki minimoen froga pasatzen zaie, zein mailatan dauden identifikatzeko eta beharrezkoak diren neurriez irakasleak aholkatzeko.
  • LH1 eta LH2ko ikasleei irakurketa-idazketaren maila neurtzeko froga pasatzen da, prozesu horren jarraipena egiteko eta irakasleei aholkuak emateko.
  • DBH4an, ikaslearen ezaugarrietan oinarritutako orientazio akademikoa eskaintzea ( zerbitzu hau, 2003-2004. ikasturtean jarri zen martxan).

 

DBH-EKI

Gazteak euskararen adibide: Ikastola osoan euskararen aldeko apustua egiten dugu. Hala ere, orokorrean, badakigu 12 urtetik  aurrera lan berezia egin behar dela euskara lantzeko. Eta DBHn horrela egiten dugu; gure lana arlo ezberdinetan euskaraz bizitzea posible dela erakustera bideratuta dago, haiek txikien aurrean eredu bihurtzeko asmoarekin.

Ikaslearen jarraipen pertsonalizatua: gure ezaugarria izan da betidanik, eta ikasle txikia denetik hasi arren, mantendu eta indartzen duguna da. Urtero guraso bakoitzarekin gutxienez bi bilera ditugu, eta ebaluaketa  bakoitzean tutorea familiarekin ipintzen da harremanetan ikaslearen ibilbidearen berri emateko. Ebaluaketen ostean, tutorea ere familiarekin biltzen da, arlo bakoitzean izan ahal dituen arazoak azaltzeko, zoriontzekoak edota hobekuntzak eta konponbide proposamenak elkartrukatzeko.

 

 

Laguntza departamendua: gure ikastolan  lekua daukate eta harro gaude, gaitasun ezberdinetako ikasleak. Kasu hauetan, familiarekin adostutako programa lantzen dugu. Horretarako, errefortzu neurri bereziak, ikasle aurreratuentzako curriculum moldaketak, gela barruko eta kanpoko irakasle laguntzailea... eskaintzen ditugu.

Metodologia aurreratuak: Abusu Ikastolaren kasuan Eskola 2.0 ez da argazkian agertzeko ordenagailua bakarrik. Ikastolen Elkarteko LHko Txanela proiektua, eta DBHn EKI eta Ostadar proiektuek aukera paregabea ematen digute klase barruan teknologia eta metodologiak txertatzeko. Euskal Curriculumera egokitutako ikas material horiek modu eraginkorrean ipintzen dituzte ikaslearen esku, gaitasun bidezko heziketan irakasle bideratzaile lana eginda. Honen adibide dira aurten DBH1ean martxan ipini dugun Hizkuntzen eta Zientzien trataera integrala.

 

 

Hezkuntza osagarria: Ikastolako gela barruan lantzen dena, heziketa prozesuaren zati bat besterik ez da. Abusu Ikastolan DBHko ikasleek heziketa integrala jaso dezaten, tutoretza jarraipenaz gain, hainbat ekintza ezberdin antolatzen ditugu gazteak osotasunean ikuspuntu desberdinetatik laguntzeko. Horrela, euskal kulturari begira Durangoko eta Sarako azokak oso garrantzizkoak dira, DBH4ko ikasleekin batera antolatutako Europako hiri baterako ikasketa bidaia antolatzen dugu, kirol arloan kirol ezberdinak ezagutzeko aukerak ere ematen dizkiegu, ahala nola, eskia edota mendia, Hizkuntza eskolako tituluak lortzeko ere prestaketa burutzen dugu, edota ingurugiro eta arteari loturiko landa edo museotara bisitak…

Orientazioa eta Batxilergorako prestaketa: DBH4n gainera, hurrengo urteari begira, gaitasun, gustu, jakintza eta beste arloei buruzko hausnarketak eta datu bilketak egiten ditugu gure ikasleek Batxilergoa edota Lanbide Heziketa aukeratzeko momentuan harik eta arrakasta gehien izan dezaten.

Ikasgaia desberdinak DBH4n. Hurrengo urterako prestaketa eta hautaketa hobeto burutzeko Abusu ikastolak ikasgai desberdinak eskaintzen dizkie ikasleei, hala nola Frantsesa, Plastika,Musika eta Teknologia. Ikasgai hauek ikasleen nahiak kontuan hartuta, hautatzearen aurrean kokatzen dituzte, eta hurrengo ikasturterako aurreikuspen bat egin dute.

 

EKI DIGITALA DBH3n

Ikastolen Elkarteak bultzatuta, Teknologia berrien hedapenean sartu gara buru belarri DBHn.
 
Orain arte, ikasleek noizbehinka eta lanaren arabera ordenagailuak erabiltzen zituzten geletan. Baina 2015-2016 ikasturtean aldaketa sakona egin dugu, eta DBH3n EKI proiektu pean dauden ikasgaietan erabateko digitalizazioa burutu dugu.
 
Horrela ikasle bakoitzak Chromebook bat izango du lanak burutzeko, eta liburu arrunta izan beharrean, EKI digital plataformaren bidez landuko ditu edukiak eta konpetentziak.
Aldaketa handia izanda, eta aurrera ondo eramateko guztion laguntza behar dugu.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu:

http://www.ikastola.eus/IKT-digitalizazioa/sarrera

 

 

LUCIDCHART

 

Lucidchart webean oinarritutako diagramazio erreminta da, honek erabiltzaileei elkarlana errazten die, fluxu diagramak egiten, organigramak, webguneen eskemak, UML diseinuak, mapa m entalak, software prototipoak eta era guztietako diagramak.