Aurkezpena

BILBO. EUSKAL HERRIA. EUSKARA. MUNDUA.

Nola sortu ginen? Beste hainbat ikastola bezalaxe, familien eta herriko sektore batzuen nahiagatik sortu ginen; heziketa proiektu propioa behar genuen, euskal kultura bermatzen duena eta aberasten gaituzten beste kulturetara zabalik.

abusu ikastola - bilbo
abusu ikastola - kooperatiba

GUZTIOK PARTE HARTZEN DUGU, GUZTION ARTEAN ERABAKITZEN DUGU

Ikastolaren lege izaera: KOOPERATIBA IZAERA

1977. urtean sortutako GURASO KOOPERATIBA DA ABUSU IKASTOLA. Gaur egun bere funtzionamendua arautzen duten ESTATUTUAK oraintsu gaurkotu eta Kooperatiben lege berrira egokitu ditugu. Sortu ginenetik funtzionamendu berezia izan dugu: guraso kooperatiba gara, gure ikastolaren kudeaketa familien, ikasleen eta profesionalen arteko elkarlanean egiten dugu.

BERRITZEA - ALDATZEA - HOBETZEA

Guretzat ez dago behin-betikoa denik; hezkuntza arloan hobekuntza, berrikuntza eta aldatzeko gaitasuna beharrezkoak direla erakutsi nahi dugu. Badago beti zer hobetzea, berrikuntza gure izaeran dago.

Gure ikasleak konpetenteak, eleanitzak eta teknologia berrietan iaioak izango dira; gizartearen erronkei aurre egiteko gauza izango dira ere.

abusu ikastola

IKASTOLA GARA, GU

IKASTOLEN MUGIMENDUAN TXERTATUTA

Bakarrik ez gaudela badakigu. Abusu Ikastola ikastolen mugimenduaren partaidea da sortu ginenetik, Ikastolen Elkarteko kidea da. Ikastolen mugimenduan txertatua egoteak sare zabal batean lan egitearen abantaila guztiak ematen dizkigu: administrazioen aurrean babesa, metodologia aurreratuenetan aitzindariak izatea, guk geuk ikasmaterialak sortzea, irakasleen eta administrarien etengabeko prestakuntza, proiektu berritzaileetan esku hartzea… Ikastolok Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bilduta gaude, EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA EUROPAR KOOPERATIBA. Hau dena helburu batekin: Euskal Eskola eraiki nahi dugu. Elkarrekin lortu egingo dugu!

GERTUTASUNA, GURE BALORE GARRANTZITSUENA

Baina zerbaitekin harro bagaude zera da: familien, ikasleen eta profesionalen arteko lotura sendoaz, hurbiltasunaz eta harremanaz.

Gure izaera hurbiltasuna da, hezkuntza komunitatearen partaideen arteko lotura bultzatzen baitugu, familia handia izan gaitezen, proiektu bat geroari begira.

Gaur egun 500 familia, 700 ikasle eta 60 langile gara, hemendik gutxira 520 familia eta 800 ikasle ikusiko ditugu gure artean; geroa Abusu Ikastolan ziurtatua dago.

abusu ikastola
abusu ikastola

HERRI ONURA IZENDAPENA

Abusu Ikastolak Herri Onura izendapena du: Eusko Jaurlaritzak emana. Izan ere herri onura izendapenaren bidez Eusko Jaurlaritzak Abusu Ikastolaren hezkuntza jarduera, Erkidegoaren interes orokorrekoa eta irabazi asmorik gabekoa dela aitortzen du. Abusu Ikastola herriaren eta herritarren zerbitzura dagoela eta zerbitzu publiko bat eskaintzen duela aitortzen du alegia.