Eskolaz kanpoko ekintzak (EKE)

Kirol eta kultur ekintzek berebiziko garrantzia dute gure hezkuntza proiektuan. Hori dela eta, Ikastolak hainbat ekintza eskaintzen dizkie bere kideei.

Ekintza hauen helburu nagusia ikasleei euren aisialdia euskaraz antolatzeko aukera ematea da. Lankidetza, talde lana, besteenganako begirunea eta parte hartze aktiboa ekintza hauen helburu direlarik ere.

Hauetaz gain, badira Ikastolak bultzatutako beste ekintza batzuk, esaterako, Gurabusuk hiruhilean behin antolatutako irteera edota Bizkaiko Orienting Federazioak Foru Aldundiarekin batera antolatutako Eskola Orienting Ligan parte hartzea, besteak beste.

Ikusgai daukazuen gidan kontsulta ditzazkezue gure Eskolaz Kanpoko ekintzen eskeintza.