Eskola asegurua

Ikasleek Ikastolan istripurik izanez gero, mediku asistentzia ziurtatzen duen aseguru poliza du Ikastolak. Ikaslarin mediku asistentziarako enpresarekin hitzartuta du aseguru etxeak zerbitzu hau.

Ikastetxe barruan, zein ibilaldi, barnetegi edo kirol lehiaketa batean parte hartzen daudenean izango dute Ikastolako zerbitzu hau.

Asistentzia Ikastolan bertan ematen zaie ikasleei istripua gertatzen den lehen momentuan edo medikuak erabakiko du ikaslea erietxera eraman behar den eta hala eskatuz gero, gurasoek ikaslea lagundu beharko dute.

Ikastolak antolatuta baina kanpoan gertatzen diren kasuetan berriz, asistentzia nondik bideratu behar den erabakitzeko ahalmena gurasoek izango dute, baina beti ondoko baldintzak kontuan hartuz: Osakidetzak eskola istripuei emandako asistentzien kosteen kargua familiei pasatzen diela eta Ikastolak kontratatu duen aseguruak ez duela onartzen bere mediku asistentzietatik aparte dauden kosteak, aurretik espreski hala onartu ez badu.

Gerta daiteke ikasleren batek Ikastolan istripu bat izatea, zerbitzu medikuak bertan atenditzea eta etxean dagoenean honen egoerak txarrera egitea. Horrelakoetan familiak ikaslea Larrialdietara eramatea erabakitzen badu, hurrengo egunean, medikuak egindako txostena ekarriko beharko du Ikastolara, aseguruak kontratatuta duen zerbitzu medikuari honen berri emateko.