Historia

1977. urtean guraso talde txiki batek Abusu Ikastola sortu zuenean, parrokiako behe solairuetan kokatuta zegoen. Ondoren, Arrigorriagako Udalaren lokaletara pasatu ginen.

1980. urtean Zaratamon eskualdeko ikastola bat eraiki zen: bertara inguruko umeak joaten ziren Lehen Hezkuntzako ikasketak egitera, Abusuko, Ugaoko, Arrigorriagako (erdialdea) eta Zaratamoko ikasleak joaten ziren bertara. Haur Hezkuntza berriz, ikasleen herri eta auzoetan egiten jarraitzen zuten.

1993. urtean Abusu Ikastolak, Euskal Herriko Ikastolen Elkartean mantentzea erabaki zuen. Aldiz, Zaratamoko eskualdeko Ikastolak, hezkuntza sare publikoan sartzea erabaki zuen. Une honetan beste erabaki garrantzitsu bat ere hartu genuen: Haur Hezkuntzako ikastola bat izatetik Lehen eta Bigarren Hezkuntza eskaintzea erabaki genuen.

abusu ikastola
Abusu ikastola

Horretarako lekurik egokienak auzoan bertan edo hurbil behar lukeela eta, Ibaizabal ertzeko antzinako irin fabrikan ikusmira jarri eta bertan eraikuntza berria egiteko tramiteak hasten dira, Pontoiko zubiaren ondoan, alegia. El Pontón errota bost mende lehenago izan zen tokian.

1994an Lehen Hezkuntzako 1go maila martxan zegoen Abusu Ikastolan. Lehen Ibilaldia ospatu zen garaian, Arrigorriagako Santa Isabel auzoan, Bilboko udalak lagatako lonja batzuetan kokatzen zen Ikastola.

1997. urtean hainbat eraberritze lan egin ondoren gaur egun dugun eraikin historikoa martxan jartzea lortu genuen. Une horretan Lehen Hezkuntzako 4. mailararteko ikasleak bakarrk genituen. Hortik aurrera, pixkanaka pixkanaka eskaintza zabalduz joan ginen.

2013. urtean eraikin berria zabaldu genuen, dauzkagun eskaera guztiei bidea emateko.

2015-2016 ikasturtetik, bi lerro ditu Ikastolak, 0-16 urte bitartean.

Gaur egun gure eskaintza 0tik 16 urte bitartekoa da. Bi eraikuntzak osatzen dute gaur egungo Abusu Ikastola.

2023 urtean 700 ikasletik gora, 500 familia eta 60 langile inguruk osatzen dugu Abusu ikastola kooperatiba elkartea.