Jantokia

Jantokiko zerbitzua ikasleen elikadura zaintzeko eta euren garapena lantzeko esparrua da, bazkalordua momentu hezigarri eta atsegina izatea helburu duena. Gure hezkuntza proiektu berritzaileari balio gehigarria ematen diona. Haurren elikadura asko zaintzen dugu, horregatik Abusu Ikastolako sukaldari taldeak egunero ikastolan bertan prestatzen ditu zerbitzatuko diren jakiak, kalitatezko lehengaiak, elikagai ekologikoak eta bertakoak erabiliz.

abusu ikastola jantokia

Funtzionamendua

Ikastolaren beste eremu batzuetan bezala, jantokiaren funtzionamenduari jarraipena egiteko langile eta familiez osatutako batzorde bat eratuta dago. Bertan, hobekuntza eta aldaketa esparruak identifikatzen dira eta proposamenak landu.

ASKORA: MAHI-MAHI PROIEKTUA

Abusu Ikastolan jantoki eta eguerdi garaiko jolasgaraiaren kudeaketarako eredu berritzaile bat dugu, haurren garapena eta balioen lanketa sustatzen duen Mahi-Mahi eredua.

Mahi-Mahiren helburu nagusia haur eta nerabeek modu orekatuan jatea eta hauengan bizi ohitura osasungarriak sustatzea da, baita gustura sentiaraziko dien espazio bat eratzea eta esperientzia dibertigarri eta hezigarriak bizitzen laguntzea. Abusuko ikasleek jantoki garaian, jolasaldian, hitzaldietan, erronka ezberdinen aurrean, esperimentu edota eskulanen bidez... esperientzia ezberdinak bizitzen dituzte, eguerdietaz gozatuz, hauek ikasten jarraitzeko une bilakatzen delarik.

abusu ikastola jantokia
abusu ikastola jantokia

Gainera, gure ostegunak magiaz beterik egoten dira, menu bereziak dastatuz edo ekintzen bidez, munduko beste kulturak ezagutu, elikagai berriak probatu edota gaitasun berriak lantzen ditugulako.

Pertsonetan  oinarritutako jangela da gurea. Horregatik, ikasleen beharretara egokitutako espazioa diseinatu genuen elkarlanean, euren autonomia garatu, erlaxatzeko uneak eskaini edota bakoitzaren egoera emozionalari loturik, senti ditzaketen sentimendu ezberdinek lekua izan dezaten.

Ikasleek rol aktibo bat dute gainera, mahaia jartzen laguntzen dute, bakoitza bere janaria mahaira eramateaz arduratzen da, mahaia jasotzeaz eta birziklatzeaz.

Zerbitzua

Jantoki zerbitzua Irailetik ekainera martxan dagoen zerbitzua da. Altak eta bajak edozein unetan har daiteke, beti ere, baja emateko uneari dagokion hilabeteko kuota osoa ordainduta. Dieta berezia behar duten ikasleek aurretiaz informatuko gaituzte eta Askorako nutrizio lan-taldeak prestatutako dieta pertsonalizatua izango dute.

Menuak

abusu ikastola jantokia