Lan kooperatiboa

Asanbladan, bazkide guztiak urtean, 12 ordu lan kooperatiboaren bitartez egitea onartu zen. Sistema honekin funtzionamendu eta mantenuko gastuen murrizketak lortzen ditugu.

 

Arautegia

1.    Lan kooperatiboa, behar hauen inguruan banatzen da: jantokiko garbiketan laguntzea, mantenuko lan konkretuak burutzea eta larunbatetako lanak egitea.

2.    Bi aukera izango ditu bazkide bakoitzak ikasturte bakoitzean hautatu ahal izango dituenak: urteko 12 orduko lana egin edo 136€ren ordainketa, irailetik ekainera 10 kuotetan banaturik.

3.    Lana arduraz eta erantzukizunez beteko da. Ez bada horrela betetzen, ikastolak ordainketa modura pasatzea erabaki dezake.

4.    Txanda bakoitzean, bazkide familiako kide bakarrak edo biek parte hartu ahal izango dute. Bakarra badator, txanda 1 bezala kontabilizatuko da; bazkide biak badatoz, 2 txanda bezala kontabilizatuko dira.

5.    Ikastolak, lanen egite eta koordinazioaz antolatzeko, arduradun bat izendatuko du.

6.    Lan zehatzak, lan kooperatiboko batzordean adostuko dira: alde batetik, nola burutu; eta beste alde batetik, zenbat denbora edo ordutan egin.

7.    Lan kooperatiboko batzordearen ardura izango da txanda, egun eta egutegia antolatzea.

8.    Lan kooperatiboa egiten duten bazkide guztiek, ezgaitasun, laguntza mediku edo heriotza kasuetarako aseguru bat edukiko dute. Bazkide guzteak, aurretiaz eskatuz, aseguru honen estaldura ezagutzeko eskubidea izango dute. 

9.    Asegurua nominala izango da, beraz, ikasturte hasieran, bazkide bakoitzak, familiako nork edo nortzuk burutuko duten lan kooperatiboa informatu beharko du.

10.    Lan kooperatiboa burutuko duten bazkideek, dokumentu/konpromisu bat sinatu beharko dute. (Ez sinatzeak, ordainketa modura pasatzea suposatuko luke).

11.    Irailean, bazkide bakoitzari, txanda egiteko proposamena luzatuko zaio. Hilabete honetan bakarrik egin ahal izango dira txanda aldaketak.

12.    Egokitutako txandaren egun zehatza jasotakoan, data horretan lana betetzea ezinezkoa denean, beste dataren bat proposatu ahal izango da. Honetarako, antolakuntza arrazoiak medio, aurretiaz abisatu beharko da.

13.    Bazkide bakoitzari, lana gogorarazteko, oharra bidaliko zaio txanda baino bi aste lehenago.

14.    Egokitutako txandara agertzen ez den bazkideari, irailetik ikasturte bukaerara arte adostutako kantitatearen urteko ordainagiria pasatuko zaio.

15.    Jantokiko kasuan, txanda guztiak bete ezinean aurkituz gero, edo hutsuneen kasuan, prest dauden bazkideengatik ordezkatuko dira, eta txandaren ordainketa urteko orduen prezioari dagokiona izango da.

16.    Hala nahi duten bazkideek, ordezkapenen zerrendan izena eman dezakete. Zerrenda hau, Lan kooperatiboko batzordeak kudeatuko du eta publikoa izango da.

2016-17 ikasturteko lan kooperatiboko egutegia:

o    Urria: 1, 15, 29
o    Azaroa: 12, 26
o    Abendua: 17
o    Urtarrila: 14, 28
o    Otsaila: 18
o    Martxoa: 4, 25
o    Apirila: 29
o    Maiatza: 13, 27
o    Ekaina: 3, 10, 11, 24