Oporretako zerbitzua

 

Abusu Ikastolak Haur Hezkuntzako familientzako opor zerbitzua eskaintzen du, 0 urtetik hasita 6 urte arte.

 

  • HH 0-1: Kuoten barruan sartzen den zerbitzu bat da eta familiek berau erabiltzeko aukera daukate. Ordutegia honako hau da: goizeko 7.30tatik arratsaldeko 18.30tara. Beti ere, legeak markatzen dituen 8 orduak errespetatuz. Zerbitzu hau tutoreen eta laguntzailearen laguntzarekin eramaten dugu aurrera eta ekintza desberdinak burutzen dituzte haurren ongizatea bermatuz.

 

  • HH2: Familiek aukera daukate zerbitzu hau kontratatzeko, goizeko 7.30tatik arratsaldeko 18.30tara. Beti ere, legeak markatzen dituen 8 orduak errespetatuz. Zerbitzu hau tutoreen eta laguntzailearen laguntzarekin eramaten dugu aurrera eta ekintza desberdinak burutzen dituzte haurren ongizatea bermatuz.  

 

  • HH3-6: Familiek aukera daukate zerbitzu hau kontratatzeko, goizeko 7.30tatik arratsaldeko 18.30tara. Beti ere, legeak markatzen dituen 8 orduak errespetatuz. Zerbitzu hau aurrera eramateko hezitzaile bat daukagu eta tailer ezberdinak antolatzen ditu umeentzat: elikadura tailerra, ingurumen tailerra, arte tailerra, txangoak ikastola inguruak miatuz eta esploratuz, uraren tailerra uda partean batez ere … Dena umeen beharretara egokituta.