Hizkuntza Proiektua

Abusu Ikastolako helburu nagusia euskaldun eleanitzak heztea da eta horretarako Hizkuntza Proiektu bat diseinatu dugu.

Euskarari dagokionez, hauek dira proiektuaren indarguneak:

  • Euskara eta euskal kulturaz harro sentitzen diren ikasleak nahi ditugu: euskara eta euskal kultura, zaindu, erabili eta transmititzen dutenak.
  • Gela barruan hizkuntzaren kalitatea, aberastasuna eta eraginkortasuna garatzen dugu.
  • Gelaz kanpoko eremuetan (jolasaldiak, jangela, eskolaz kanpoko jarduerak…) euskararen erabilera sustatzen dugu.
  • Euskararen sustapenerako Ikastetxearen Hizkuntza Normalizazio Planak garatzen ditugu (Ulibarri Programa eta Ikastolen Elkarteko HIZPRO Proiektua).
  • Familien parte hartzea sustatzeko baliabide eta ekimenak eskaintzen ditugu. (Gurabusu taldea)
  • Gizarte eragileekin etengabe gaude elkarlanean euskararen erabilera sustatzeko (Abusu Sarean, Arrigorriagako liburutegia, Abusuko liburutegia, Bularretik Mintzora…).

Euskal hizkuntza eta Kultura erreferentzia eta ardatz izanik, beste hizkuntza eta kulturekiko adeitasuna erakusten duten ikasleak hezten ditugu eta aniztasun hori norberaren osagarri gisa ulertuz, beste hizkuntzen erabilera eraginkorra egiten dutenak. Beraz:

  • Euskaraz gain, gaztelania ere lantzen dute gure ikasleek (LH3tik aurrera), baita ingelesa (4 urtetik aurrera) eta frantsesa (12 urtetik aurrera), Ikastolen Elkarteko Eleanitz Proiektuaren baitan.
  • Hizkuntza guztien lanketarako ikuspegi eta metodologia bateratuak jarraitzen ditugu (Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza), eta hizkuntza horien erabilera instrumentala garatzea dugu helburu.