Izaera eta ikusmira

Xedea

Abusu Ikastola familiek osatutako irakaskuntza-kooperatiba bat da, ekimen sozialez sortua eta Bilboko ingurune natural batean kokatua, Ikastolen Elkartean integratua eta euskararekin eta gizartearekin konprometitua.

Ikasleei garapen pertsonalean laguntzeko lan egiten dugu, euskararekin konprometitutako eta pentsamendu kritikoa duten pertsonak lortzeko, bizi diren gizartea eraldatzeko.

Ikusmira 2023

“2023an GURE proiektu pedagogikoa modu EGONKORREAN ezarri nahi dugu, eta erreferente* izan nahi dugu hezkuntza- berrikuntzan, kudeaketan eta euskararen erabileran.

Eta guztion artean egin nahi dugu, irakasle, ikasle eta familien artean, ekimenez, konpromisoz eta ongizate-giroa sortuz.”

*bizikidetza, akademiko eta matrikulako emaitzen bikaintasuna

Baloreak

  • Talde-lana
  • Guztien parte-hartzea
  • Ingurunearekiko eta naturarekiko errespetua
  • Kritika positiboa, tolerantzia eta pertsonekiko errespetua
  • Hobekuntzarekiko konpromisoa
  • Gure kultura eta beste kultura batzuk errespetatzea

6 Lerro Estrategikoak

1

Proiektu pedagogiko propio eta berritzaile baten ezarpena finkatzea eta arrakastaz hedatzea, irakasleak, ikasleak eta familiak inplikatuz

2

Ikastolaren bizitzan euskararen erabilera ezartzen dela bermatzea

3

Ikastolaren kudeaketa eraginkorra eta lankidetzan eta konpromisoan oinarritutako egituraren berrantolaketa definitzea eta inplementatzea

4

Familiekin, ikasle ohiekin eta gizarteko gertuko beste eragile batzuekin inplikazioa, lotura eta lankidetza areagotzea

5

Ikasleen, irakasleen eta familien arteko ongizate-giroa lortuko duen bizikidetza-plana diseinatzea eta abian jartzea

6

Barneko eta kanpoko komunikazioa hobetzea, eta matrikulazioa eta bi lerroak bermatzea, egonkortasun ekonomikoaren eta hezkuntzaren bikaintasunaren irizpideak kontuan hartuta.