Orientazio Departamentua

Hezkuntza gure hormetatik harago doan ondarea dela oso presente dugu, ondorioz ikasleak bere garapen prozesuan zehar laguntzea dugu helburu. Indarguneak abiapuntu gisa, ume zein gazteei haien bidea jorratzeko baliabideak eta gidaritza eskaini nahi diegu. Azken finean, pertsona gisa garatzea da gure iparra, Ikastolako irteera profila azken xede izanik.

Aniztasunaren trataeraren printzipioak jarraituz, inklusiboki egiten dugu lan, ikasleria heterogeneo bati erantzun integrala emateko asmoz. Erritmo ezberdinak errespetatu eta esku-hartze egokitua bilatzen dugu gure egunerokotasunean. Giza baliabideak ikaslearen beharretara zuzenduak daude, orientabide psikopedagogikoan, errefortzuan eta terapia pedagogikoan oinarrituz.

Orientazio Departamentua osatzen dugun profesional taldean, familia, tutore, irakasle eta kanpoko zerbitzuetako profesionalekin koordinazio estuan aritzea dugu helburu, ikasle bakoitzari banan-banakako arreta eskaintzeko asmoz. Honekin batera, ikaskuntza prozesu osoan, bai arlo akademikoan bai emozionalean, orientazioa eta gidaritza eskainiz.