Txokoa

 

Lan kooperatiboko batzordetik gida bat landu dugu gure Ikastolak urtebetetzeetako eta ekitaldietako ospakizunerako dituen espazioen erabilera egokia egiteko.

 

Erreserba egiteko prozedura

Ikastolak urtebetetzeak ospatzeko duen espazioa urteko eskola-egunetan zehar erabili ahal izango da, astelehenetik ostiralera, jardun-erdiko egunetan ezik edota Ikastolak antolatzen dituen ekitaldiak daudenean izan ezik; baldin aurrez erreserba egiten bada.

 

Erreserbak:

a. Aurreko hilabetetik egin ahal izango dira ikastolara deituz edo idazkaritzara gerturatuz.

b. Erreserba Abusu ikastolako ikasleko izango da. Garrantzitsua da erreserba egiten duen pertsona arduraduna identifikatzea.

c. Espazio hau ezin da inolaz ere erreserbatu gure ikastolakoa ez den umeren baten urteguna ospatzeko edota Ikastolarekin harremanik ez duen ekitaldirik egiteko.

 

Arauak eta espazio-erabilera prozedurak.

Erreserba egiten duen pertsonak honakoak betetzen direla bermatu behar du:

1. Ikastolak dauzkan tresnak (baso, mahai-tresna, plater...) ezin dira erabili: urik ez dagoenez ezin dira garbitu.

2. Urtebetetzera etortzen diren pertsona guztiak, ume zein heldu, arduradunaren erantzukizunpean daude.

3. Irakasleen eta gainerako langileen lana ez oztopatzeko ikastolatik ez ibiltzea eta zarata gehiegi ez egitea eskertzen dizuegu. Komunak erabili beharko bazenituzte aldageletatik hurbilen daudenak erabili behar dira.

4. Txikiparka umeek erabili ahal izango dute soilik.

5. Behin urtebetetzea bukatuta, espazioak eta erabilitako mahaiak garbi eta jasota geratu behar izango dira, jostailuen espazioa batuta, Txikiparkeko bolak kaiola barruan eta sortutako zaborra kanpokoan kokatutako zaborrontzietan. Zaborra ez da inolaz ere barruan utziko.

6. Erabiltzaileak espazioaren erabilera eskasa egingo balu eta arauak beteko ez balitu, ezin izango du berriro espazioa erreserbatu 18 hile pasa arte.

 

Ordutegiak

Astelehenetik ostiralera sarrera-ordua 16:30 da eta irteera ordua 19:30 da, behin espazioa ondo utzirik.