Lege oharra

 

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1.- www.abusuikastola.eus web guneak dituen eduki guztien jabea (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne) Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea da Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez erabiltzailearen esku jarriz. Jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabetza Intelektualaren Legearen Testu bateginaren kasuan (apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua). Erabiltzaileek www.abusuikastola.eus web gunearen edukiak aipatutako Legea, Morala, Ohitura Egokiak eta Ordena Publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute.
Erabiltzaileak ez du Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartearen edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik erabiliko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo bere irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, auzibidearen bitartez edo epaiketaz kanpo.

2.- www.abusuikastola.eus web gunearen markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo logoen jabetza Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartearena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Web gunea egokiro erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.

3.- Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartearena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoen erabilerak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea bere alde utzi denik, www.abusuikastola.eus web gunearen erabilera zilegiaz kanpo betiere.

Adierazpenak

1.- Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak adierazten du web gune horrek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera egiteko. Hala ere, Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak ez du bere gain hartzen zure sistema informatikoetan sortu daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.

2.- www.abusuikastola.eus web guneak ezin du eduki zehaztasun ezik, aipamen falta esanguratsurik, zehazgabetasunik edo errakuntzarik. Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak ez du bermatzen, inolaz ere, bere web gunean dauden datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.abusuikastola.eus web gunera sartzen den erabiltzaileak Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea edozein erantzukizunetik kanpo uzten du fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo web gune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.

Pribatutasun politika

Erabiltzaileak badaki web gune honen zerbitzuak erabiltzeak IP helbidea gordetzea dakarrela segurtasun arrazoiengatik. Informazio horretan web gunearen administratzaileek soilik sartu ahal izango dute. Halaber, Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak ez dio beste inori informazio hau emango, eta datu babeserako neurriak betez gordeko ditu.
Era berean, Web gune honetan datu pertsonalak biltzeko inprimakiak sartu dira; horrela, jasotako datu pertsonalak Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartearen ardurapeko fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Izan ere, fitxategi horiek Datuak Babesteko Agentzian inskribatuta daude.
Norberari dagokion informazio guzti hori behar diren segurtasun neurriekin gordeko da. Horretarako, isilpekotasuna zainduko da, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Argazki eta irudien erabilera

www.abusuikastola.eus orrialdean argitaratutako argazki eta irudi guztiak zinezko helburu baterako, hezkuntzazkoa edota didaktikoa eta Abusu Ikastolako izaerarekin lotuta dagoen baterako erabiliko dira. Abusu Ikastolak bereziki zaintzen du argazki hauek argitaratzeko modua eta euren erabilera, eta beti zainduko dute irudiotan agertzen diren pertsonen intimitatea. Hala ere, pertsonaren bat bere argazkiren bat agertzearekin ados ez badago, beti eskatu ahal izango dio Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteari bertotik kendu dezala: bideratu dezala idatzizko eskabidea Idazkaritzara, Pontoi Bidea 20, 48004, Bilbo helbidera edo posta elektronikoz, abusu@ikastola.eus helbidera. Dena dela, www.abusuikastola.eus orrialdean agertzen diren argazkiak indarrean dagoen datuen babeserako legepean daude eta euren helburu bakarra ikasketa prozesuen kudeaketa da. Argazkiok ez dira erabilera publikorako eta ezin izango dira ez osotasunean ezta zatika ere kopiatu, ezta informazioa berreskuratzeko inolako sistema batekin bidaliak edo gordeak izan ere, interesatuok baimenik eman ezean.

Cookien erabilera

www.abusuikastola.eus web guneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Atariko web gune eta orrietan erabilitako cookiak ordenadore jakin baten nabigatzaileari soilik lotzen zaizkio (Erabiltzaile anonimoa), eta ez ditu berez Erabiltzailearen izen-deiturak ematen. cookiei esker, web guneak lehendabizi erregistratutako Erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzen ditu; horrela, bisita bakoitzean ez dira ostera ere erregistratu behar beraientzat soilik erreserbatuta dauden arlo eta zerbitzuetan sartzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka pantailan cookiak jaso dituela ohartarazteko eta horrela bere disko gogorrean cookiak instalatzea eragozteko. Mesedez, zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuei erreparatu argibide gehiagotarako.

Erantzukizuna mugatzea

1.- Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak ez du inolako bermerik eskaintzen www.abusuikastola.eus web gunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea ez da www.abusuikastola.eus web gunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.

2.- Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak inongo erantzukizunik ez du hartzen www.abusuikastola.eus web gunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioen zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.

Hiperestekaren bidezko loturak

1.- www.abusuikastola.eus web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteko logotipoa agertzen ez den beste web gune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehazgabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.

2.- Era berean, www.abusuikastola.eus web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, honako edukia duten web guneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, edo terrorismoa apologia eta, oro har, Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartearen izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak.

3.- www.abusuikastola.eus web gunearekin lotura bat sortzeak ez du esan nahi halabeharrez Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak merkataritzako harremanik duenik edo elkartuta dagoenik lotura egin duen web gunearen titularrarekin.

4.- Hiperestekak atariaren orrialde nagusirako edo hasiera orrialderako sarbidea erraztu baino ez du egingo. Ez da web gunearen gaineko frame delakorik edo markorik sortuko. Ez da adierazpen faltsurik edo okerrik egingo Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteari buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako web gunearekin eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela.

5.- Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen edo onespenik ere.

6.- www.abusuikastola.eus web gunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, Abusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak ez du bere gain hartzen ezta berariaz edo inplizitoki inongo bermerik ematen ere aipatutako web gunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan: merkaturatzeko aukerak, egokitasuna, kalitatea, ezaugarriak, jatorria, merkaturaketa eta beste.

Aplika daitekeen legea eta jurisdikzioa

www.abusuikastola.eus-ko legezko ohar hau, eta bere eduki guztia, gai honen inguruan dauden legeak errespetatuz egin da, eta edozein unetan aldatu ahal i zango da indarrean dagoen legeari egokitzeko. Eduki berria indarrean egongo da erabiltzaileentzat ikusgai eta www.abusuikastola.eus-n argitaratuta dagoen unetik aurrera.

www.abusuikastola.eus orrialdean egiten den nabigazioa librea eta dohainekoa da, baina legezko ohar hau eta gai honen inguruan indarrean dauden legeak beteko direla dakar.

www.abusuikastola.eus-ren egoeraren ondorioz sor daitezkeen auziak konpontzeko, erabiltzailearen bizilekuko Epaitegi eta Auzitegiak izango dira eskudunak berau Espainian baldin badago, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegiak, Espainiatik kanpo balego. Espreski uko egingo dio legez dagokion beste foru edo jurisdikzioari.