Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Gure ikastolan DBH da zuzenean dugun azken etapa, bi talde maila bakoitzean izanda. Etapa honek 12-16 urte tartea hartzen du, hau da nerabezaroaren atal handi eta garrantzitsu bat.

Abusu Ikastola - Derrigorrezko Bigarren hezkuntza

Berez, DBH bi zikloetan banatzen da: lehenengoak DBH1 eta DBH2 hartzen ditu eta bigarrenak DBH3 eta DBH4. Baina ikastola hurbila izanda antzeko funtzionamendua dugu maila guztietan eta irakasleok ziklo guztietan ematen dugu klase, horrek ikasleen ezagutzari ematen dion onurekin.

Hurbiltasun eta ezagutza hori indartzeko maila bakoitzean hiru tutore ditugu. Honek esan nahi du, tutorea ez dela gela bateko tutorea baizik eta ikasle batzuen tutore pertsonala, eta horrela azkoz jarraipen zehatzagoa egin dezakegu, ikasle eta familiari arreta bereziagoa eskainiz.

Hau bezala, gure etapak berezitasun pare bat gehiago ditu. Adibidez, beste etapekin elementu komun anitz izan arren, proiektuetan lan egiten dugunean DBHn arlo batzuetan desberdinjokatzen dugu eta proiektuei begira gure berezitasunik handiena ikasgai kopurua da. LHko Natura eta Gizarte Zientziak banatzen dira eta batez ere DBH4n hautazkoak agertzen dira, hala nola, Ekonomia, Latina edota Teknologia.

Honek esan nahi, beste antolaketa bat egin behar dugula, eta horrela bi eremu nagusietan banatu ditugu:

  • DBHn LHn batera dauden ikasgai batzuk banatzen dira (Natur eta Gizarte Zientziak).
  • Ikasgai berriak agertzen dira (Frantsesa eta Teknologia).
  • Maila batzuetan hautazkoak daude (Frantses Tailerra, Ekonomia,...).

Horrek esan nahi, beste antolaketa bat egin behar dugula, eta horrela bi eremu nagusietan banatu ditugu:

  • Arlo Soziolinguistikoa: Gizarte Zientziak Ardatz izanda hizkuntzak biltzen dituen arloa.
  • Arlo Zientifiko-Teknologikoa: Natur Zientziak ardatz izanda zientziak biltzen dituen arloa.

Proiektu hauetan pentsamendu errutinetaz gain, talde kooperatiboetan egiten dugu lan eta hauek guztiak erabilita Heziberrik markatzen dituen zeharkako konpetentziak ere lantzen dugunaren bermea dugu.

Hala ere, gure hobekuntzarako gure dinamika honetan, agian hurrengo ikasturtean arloren baten desberdin egingo dugula adierazi behar dugu, egunero gelara joaterakoan zerk eta nola egin dugun aztertu ondoren, elementu berriak sortu beharko ditugulako.

DBH osoan zehar ikasleek 1x1 teknologikoaren proiektuaren barruan daude. Proiektu hau 2014ean hasi zen eta ikasle bakoitzak bere dispositiboa izatera bideratuta dago. Ikasgai batzuk liburu klasikoan lantzen dira, baina beste batzuk Chromebook dispositiboen bidez garatzen dira, ikasleei ere sorkuntzarako aukera emateaz gain, gaitasun teknologikoari buruzkoak ere eskainiz.

Bukatzeko. ez dugu ahaztu behar ikasketa ez dela baizik eta prozesu bat, eta ikasle bakoitzak adin honetan, berezko prozesua garatzen lagundu behar diogula. Hortaz, DBH4ra iristean orientazio akademikoa jasoko dute, ikaslearen nahiak, gaitasunak eta beharrak ikusita, hortik aurrera zer egingo duen erabakitzeko.