Martxotik Ekainera burutuko diren jarduerak

 

 

Abusu Ikastolan gure proiektua etengabe hobetzeko egunero lan egiten dugu. Horregatik, ikastolako komunitatearen funtsezko zati gisa, datozen hilabeteetan abiatuko ditugun ekintzen eta proiektuen gutzien berri eman nahi dugu

Hori guztia gure plan estrategikoarekin bat dator. Plan horrek sei ildo estrategiko garatu nahi ditu, gure hezkuntza-proiektuaren izaera, nortasuna eta balioak garatzeko.

Hona hemen datozen hilabeteetan egingo ditugun ekintzen laburpena:

  • Martxoaren 9tik 15era: Erasmus+ proiektuaren baitan DBH3ko ikasleen eta Frantsesen arteko elkartrukea
  • Martxoaren 13an: Guk korrika, zuk zergatik ez? Aitor Paredes futbolariaren laguntzarekin
  • Martxoaren 14an: Korrika hasierara Irunera euskalunpekin (ikasleen euskara taldea).
  • Martxoaren 21ean: Korrika Abusutik pasatzen da 16ak aldera (gure kilometroa 1824 da)
     
  • Apirilean: Apirila Literarioa. 11an JUUL bozketa.
  • Apirilaren 13tik 19ra: Erasmus+ proiektuaren baitan DBH 4. mailako ikasleak Holandara doaz elkartrukean.
  • Apirilaren 18-19an: Gaubela HH5etik LHra eta Familia Gosaria (HHtik LHra)
  • Apirilaren 21etik 27ra: Aste Kulturala Auzoan
  • Apirilaren 27an: Kantu Bazkaria TXEROKIAK taldearekin.
  • Apirilean: Ametsetako Abusu Ikastola gurasoekin. (eguna zehazteke)
     
  • Maiatzaren 2-3an: Gaubela eta Familia Gosaria DBHko ikasleentzat.
  • Maiatzaren 19an: Abusu Ikastolak euskarari 1000 baietz!
     
  • Ekainaren 8an: Abusu Ikastolako Jaia