Izaera eta ikusmira

Izaera

 

  • Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta era berean beste kulturetara irekiak.
  • Abusu Ikastola gurasoen Kooperatiba da diru etekinik ateratzeko asmorik gabekoa. Irakaskuntzak, familia eta profesionalen arteko kudeaketa  izan  behar duela, deritzogu.
  • Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide izanik, Euskal Herria osorako hezkuntza proiektu propio bat bultzatzen dugu.
  • 0-16 urte bitarteko ikasleentzako ikastetxea gara, eta  ez derrigorrezko irakaskuntzan beste ikastetxeen proiektuetan parte hartzen dugu.
  • Etengabeko hobekuntzaren bidez, gure eguneroko zereginak honetan datza: familienganako hurbiltasuna, auzoan txertatzea eta aniztasunaren onarpena.

 

Ikusmira

 

Hezkuntza mailan nahi dugu:

 

  • Emaitza akademiko onak lortzeagatik errekonozituak izatea.
  • Hizkuntza eta Hezkuntza Proiektua eguneratu eta berriztatua izatea.
  • Ikasle eleanitzak ateratzea (euskara, gaztelaniaz eta ingeleraz).
  • Ikasle, familia eta profesional arteko hurbiltasuna mantendu.
  • Hezkuntza berrikuntzaren ikastetxea erreferentea izan.

 

Ikastolaren egonkortasuna nahi dugu:

 

  • Gaur egungo instalakuntzak eta zerbitzuak hobetu eta bi lerrotako ikastetxea izatea behar diren eraikuntzak burutu.
  • Ekonomia saneatuarekin funtzionatu.
  • Gure ikasleen jarraipena, DBHtik unibertsitateraino ziurtatu.
  • Euskal kultura eta euskararen erreferentea izan.
  • Beste erakunde eta ikastetxearekiko aliantzak egin.
  • Irakasleagoaren egonkortasuna eta gure Hezkuntza Proiektuarekiko konprometituak.

 

Eraketan lortu nahi dugu:

 

  • Barneko eta kanpoko komunikazio sistema eraginkor bat.
  • Ikastolako komunitateko partaideen asebetetze maila ona eta partehartzea.
  • Kudeaketa eredu propioa eta kanpoko errekonozimendua.
  • Esparru guztietan ebaluazio kultura hedatu.
  • Ikastolaren kanpoko irudia bultzatu.

 

Baloreak

 

  • Talde Lana.
  • Partehartzaileak.
  • Errespetua, tolerantzia, kritika positiboa.
  • Hobekuntzarekiko konpromisoa.
  • Gure kultura bultzatu eta beste kulturak errespetatu.
  • Ingurune eta naturarekiko errespetua.